domingo, 16 de octubre de 2016

Corubrics. Ikasleek elkarri ebaluatzeko

Gaur egun irakaslea ez da (ez da izan behar) ikasleari "nota" jartzen dioen pertsona bakarra.
Oso aberasgarria da ikasleek elkarri ebaluatzea. Horretarako dago CORUBRICS.
Irakasleak sortu behar du ebaluatzeko rubrika (adierazleak) eta ikasleek elkarri ebaluatzen diete.

Nola? (Pausoz pauso)

1- Irakasle, sortu errubrika txantiloi honen gainean: https://drive.google.com/templates?q=corubrics
   1.1 Ikastetxeak G SUITE badauka, erabili "CoRubrics GAFE 2.2"
   1.2 Ikastetxeak G SUITE ez badauka, erabili "CoRubrics 1.5"

2- Txantiloiak hiru orri ditu: Rubrika, Ikasleak eta Irakasleak. ("Irakasleak" soilik GAFE bertsioan)
   2.1 Pertsonalizatu "Rubrika" orria. Jarri adierazleak. Kontuz, Pisuaren gehiketa, beti %100
   2.2 "Ikasleak" orrian sartu izenak eta epostak. Ikasleek taldeka egiten badute, sartu taldearen izena eta lerro berean bakoitzaren posta elektronikoa.
   2.3 "Irakasleak" orrian sartu ebaluatuko dituzten beste irakasleen izenak eta epostak.


3- Irakasle, sortu galdetegia. 
3.1 Goiko lerroan, klikatu "Koebaluazioa errubriken bitartez" > "Errubrikarekin ebaluatzeko inprimakia sortu".
3.2 Baimenak eskatuko dizkigu Drive eta Gmail erabiltzeko. Onarpena eman.
3.3 Jarriozu izena galdetegiari.
3.4 Oharra: Galdetegi berria Driveko "Nire unitatea"n gordetzen da.


4- Irakasle, bidali galdetegia ikasleei (edota beste irakasleeei)
Modu desberdinak daude galdetegia bidaltzeko:
   4.1 a) Ireki galdetegi berria eta klikatu "Bidali" (goiko partean)
   4.2 b) Behin sortuta galdetegia "koebaluazioa errubriken bitartez" aldatu da. Orain bi aukera dituzu:
- "Imprimakia ikasleei bidali". Eta 2. orrian dauden epostetara bidaliko da zuzen.
- "Imprimakiaren helbidea lortu": blog, site edo Classroomen txertatzeko.



5- Ikasleek jasoko dute mezu bat gmailen galdetegia erantzuteko. 
5.1 Ireki eta erantzun dezatela galdetegia.

6- Aztertu erantzunak.
6.1 "Koebaluazioa errubriken bitartez" berriro aldatu da:










6.2 Klikatu "Inprimakiaren erantzunak prozesatu".
6.3 CoRubric kalkulo orrian orri berri bat sortu da. Orri berri honen izena sortu den data eta ordua da.
Orri berri honetan daude beste ikasleek (edota irakasleek) emandako balorazioak.









7. Irakasle, bidali ikasleari koebaluazioa, hau da, besteen balorazioak.
7.1 "Koebaluazioa errubriken bitartez" berriro aldatu da:

7.2 Klikatu "Emaitzak ikasleei bidali". (Ikasle bakoitzak bakarrik jasoko du bere emaitzak)
7.3 Hiru aukera daude. Aukeratu:
- Koebaluazioaren emaitzak (besteek jarri dioten balorazioa).
- Autoebaluazioaren emaitzak (ikasleak bere buruari emandako balorazioa).
- Irakasle ebaluazioaren emaitzak (bakarrik irakaslearen balorazioa).
7.4 Oharra: Bi nota agertzen dira; baxuena eta bataz bestekoa.

Nere iritsiz, oso aberasgarria da ikasle batek ikaskideari ebaluatzean ebaluatzeko irizpideak kontutan hartu behar dituelako. Gainera, CoRubricsen bitartez ikasleak ez du jaso bakarrik irakaslearen ikuspuntua.
Anima zaitez, merezi du. Irakasleok eta ikasleek asko ikasiko dugu eta.


CoRubrics egilea Jaume Feliu da.
Hartu txantiloia (kalkulo orria) hemendik.
Jaume Feliuk egindako tutoriala hau da. 
J. Feliuk CoRubrics eguneratzen duenean, hemen azaltzen du azken bertsioa.
Beste tutorial batzuk: 
- Jaume Feliuk egindako bideotutoriala.
- Daniel J. Angulok egindako bideotutoriala.
- TuttoTIC-ek egindako bideotutoriala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario